EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK ETA IKT
Itziar Perez de Mendiguren
Amaia Reta
Lina Unzue
Xabier Kintana
Uxue Kintana
Guillermo Lopez
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
AURKIBIDEA:
1. Sarrera
2. Gaiak
a. Hezkuntza
b. Hegemonia-Politika
c. Egoera lurraldeka
i. Nafarroa
ii. Gipuzkoa
iii. Araba
iv. Bizkaia
v. Iparralde
d. Gazteak eta euskara
e. Diskurtso aldaketa eta gidaritza
f. Arnasguneak
g. Politika
3. Ondorioa
4. Bibliografia
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
1. SARRERA
Berria egunkaritik ateratako hamaika testu hauek irakurri ondoren, elkarrizketa hauek guztiak euskarari buruzko adituei egin zaizkie, bakoitzak euskararen egoerari buruz hitz egin du, eta proposamenak ere eman dituzte egoera hobetze aldera. Gai hauek taldean aztertu ditugu, eta gaiei buruzko gure iritzia emango dugu. Jorratuko gaien artean, hezkuntza, gazteak, politika, eta probintzi guztietako erabilera agertzen dira adibidez.
2. GAIAK
a. HEZKUNTZA
Gai honi buruz desadostasuna dago taldearen artean. Batzuek uste dugu, duela 30 urte hasitako eskolaratze lanean, eskolek, bere lana egin dutela orain arte, haurrak euskara mail on bat izatera iristen direla eskolan, eta orain landu behar dena kanpokoa dela: arlo soziala, lan arloa... Mikel Zalbiderekin ados gaude honetan “Euskara indarberritzeko orduan ezinbestekoa da eskola. Behar-beharrezkoa da. Baina beste nonbait behar du formulazioak bere barizentroa: belaunez belauneko transmisioaren sostengu eta indargarri diren iturburu dermoterritorial, sozioekonomiko, kultural eta politiko operatiboen konstelazio zabalean.”
Beste batzuen iritziz, ordea, eskolak egiteko asko dauka oraindik, hots, ez du ahal bezainbeste egiten gazteen euskara mailan. Euskara, esparru akademikoari begira lantzen da soilik eskolan, eta euskaldunak sortu nahi baditugu, kanpora begira ere landu beharko litzateke: “eskolak eskaintzen duen gaitasun komunikatua oso mugatua da. Gaitasun linguistiko bat eskaintzen du, esparru horretan jarduteko eta egin beharreko funtzio komunikatiboak betetzeko baina gainerako esparru komunikatiboetarako gaitasuna oso mugatua dute eskolatik datozen belaunaldiek”. Joxe Manuel Odriozola. Itziar Idiazabalek, eskolaren orain arteko lana goraipatzen duen arren, uste du ez dutela haien lana amaitu, jarraipena eman behar zaiola lan horri guztiari, eta honen defendatzaileak gara beste batzuk.
Ados gaude orokorrean, eskolak euskararen sustapenean lan garrantzitsua egiten duen arren, lan asko geratzen dela aurretik hizkuntza informala lantzeko. Baina ezin zaio ardura guztia eskolari leporatu, izan ere, bakoitzaren ardura da eguneroko bizitzan euskara erabiltzea. Honetarako,
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
elkarlana egon beharko litzateke eskola eta kanpoko erakundeen artean. Alderdi honetan, gure aburuz, gurasoek oso paper garrantzitsua jokatzen dute. Ez du balio soilik haurra euskaraz eskolaratzearekin, aurrera pauso bat eman behar dute, eta euskara etxean sartzen saiatu behar dira, seme-alaba euskaldunak nahi badituzte. Kike Amunarrizekin ados gaude gai honetan, berak esaten baitu etxeko erabilerak behera egin duela, eta udalak, herrietako gizarte eragileak, guraso elkarteak eta familiak sartu behar direla. Eskolaz kanpoko euskarazko aukerak oso urriak dira, eta haurra eskolatik ateratzean, euskaraz hitz egiten jarraitzeko aukerarik ez du. Hau da gehien landu behar dena, haurra euskaraz hitz egitera ohitu dadin.
b. HEGEMONIA-POLITIKA
Hegemonia, hizkuntzen kasuan, hizkuntza bat beste baten gainetik pasatzen denean da, honi lekua kenduz, edo itoz. Hau da, mendeetan zehar, euskarak bizi izan duen egoera, hegoaldetik gaztelania dagoelako, eta iparraldetik frantsesa.
Gai honen inguruan adostasuna egon da taldean. Uste dugu teorian herrialdeek euskara errespetatzen dutela, politikoki zuzenak dira, baina praktikan ez da horrela. Frantzia da kasu argienetako bat, hizkuntza gutxituen karta sinatu zuen arren, herrialde hau, hizkuntza ez ofizialak gutxien errespetatzen dituen herrialdeetariko bat da. Iparraldeko kasuan, euskara erabat zapaldua dago, eta gobernuak ez du inolaz ere onartzen. Espainian antzekotasunak dauden arren, beste egoera bat da. Nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialki onartuta dagoen, gaztelaniarekin batera, Nafarroako egoera oso ezberdina da, teorian, hizkuntza hau errespetatzeko lan egiten da, baina betiere mugatuta dago, lurralde euskalduna mugatuz. Nafarroako leloa “tierra de diversdidad” den arren lurralde euskalduna mugatzen da, hemendik kanpoko jendea euskaraz ikasteko, ordaintzera behartuz. Gainera, Iruñeko udaleko karteletan, duela zenbait urte hasi ziren elebiduntzen. Izenarekin ere egon zen desadostasuna: udalak euskarazko izena aukeratzeko orduan, Iruña aukeratu zuen, Euskaltzaindiak Iruñea izena onartzen zuelako, eta desberdindu nahi zirelako.
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
Nafarroako egoeraren kasu adierazgarrienetariko bat, eta urte asko daramatzana gainera, EITB-ren kasua da. Euskal telebista, digitalizazioa hasi zenetik, Nafarroako gobernuarekin hizketan dabil, baina Nafarroako gobernuak ez du onartzen seinalea sar dezaten. Modu honetan, euskararen kulturaren zati oinarrizko bat kentzen dio Nafarroari. Gai honetan, aipagarri iruditzen zaigu Esti Amorrorturen ideia, berak proposatzen baitu euskal telebistako saio guztiak euskaraz emiti daitezen, jendeak jakin dezan euskara ere existitzen dela, eta gure lurraldeko hizkuntzetako bat dela. Euskaraz mintzo ez den jendearentzat azpitituluak gazteleraz jar daitezen proposatzen du. Hona hemen honi buruzko iazko artikulu bat:
http://www.berria.eus/paperekoa/1513/012/002/2014-01-18/gobernuak_legearen_alde_egin_du_eitb_nafarroan_ikusi_ahal_izateko.htm
Nafarroaren kasuan gainera, bada azken urteetan asko entzuten ari den kasu bat, British eredua. Nafarroan sartu zen eredu berri honek, ingelesa du sistema horretako oinarri. Gure ustez, politikoek eredu honetaz baliatu dira Nafarroan euskara eta ingelesa kontrajartzeko, eta berez ez luke zertan horrela izan behar. Uste baitugu, hizkuntza bakoitzak bere garrantzia, lekua eta funtzioa izan beharko lukeela, eta gainera, ez dela kaltegarria hizkuntza ezberdinak ikastea, kanpora begira, eleaniztasuna ondo ikusita baitago. Honetan, Esti Amorrortuk esandakoarekin ados gaude, ingelesak euskara kalte dezakeela Nafarroan esaten duelako, eta Itziar Idiazabalen ildoan ere, garrantzizkoa deritzogu hizkuntzak ikastea, baina betiere txikiena errespetatuz, gure kasuan Euskara, eta laguntza pixka bat emanez besteek zapal ez dezaten.
c. EGOERA LURRALDEKA
Atal honen barruan, erabilerari buruzko iritzia eman nahi dugu, zonaldeka.
Nafarroan, esan dugun bezala, euskara nahiko mugatuta dago, eta ez du erakunde publikoen babesik izan, honek eragin du jendeak, euskara ikasteko, ordaindu behar izatea, eta zailtasunak izatea eskolatik kanpo hau trebatzeko. Euskararen erabilerari begira, gure aburuz, herrietan gehiago
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
mantentzen da euskararen erabilera, hirietan, berriz, oso zaila da euskara entzutea. Herrietan, gainera, zonaldeka ikusi behar da erabilera, ez baita gauza bera iparraldean edo hegoaldean.
- Iparraldean: Baztaneko bailaran, Malerrekan, Bortzirietan, Ultzamaldean eta Sakanan gutxi gora behera mantendu izan da euskararen erabilera, eta lehen hizkuntza izaten da gehienetan. Haurrek, ama hizkuntza izaten dute euskara eta orokorrean, eguneroko bizitzan erabiltzen du jendeak.
- Iruñerria: lurralde euskalduna bezala kontsideratua izan arren, oso gutxi entzuten da euskara Iruñean, jendeak euskaraz ikasteko aukera daukan arren. Dirudiena baino jende gehiagok daki euskara, baina ez dela erabiltzen, eta instituzioek ere ez dute errespetatzen, ondorioz zailagoa da, beste toki batzuetan baino euskarazko bizitza gehiago egitea. Hala ere, gure iritziz, hori ez da aitzakia, jendea gehiago ahalegindu beharko litzateke. Guri aipatzekoa iruditu zaigun kasu bat gazteena izan da: gazteek euskaraz badakite, euskaraz ikasi dute askok, baina ez dute erabiltzen. Manifestazioetara joaten dira euskarazko hezkuntza publikoa aldarrikatzera, eta euskarari garrantzi gehiago ematea eskatzera, baina gero haiek ez dute eguneroko bizitzan euskararik erabiltzen, eta honekin iruditzen zaigu gobernuari ematen dietela arrazoia.
-Erribera: ofizialki ez dago euskal lurralde bezala onartua, beraz aukera gutxiago dute euskaraz ikasteko, eta ordaindu, hau lortu nahi badute edota ikastera kanpora joan.
-Gipuzkoan egoera aldrebesa dago, EAE-ko zonalde euskaldunena izan arren, bilakaera eten egin da, zonalde erdaldunak euskalduntzen ari diren arren, udalerri euskaldunetan, euskaldunen kopuruak behera egin du. Gure ustez, Olatz Altunaren esaldi batek oso ondo azaltzen du egoera hau “inguru erdaldunenak euskalduntzen ari direla, eta euskaldunenak erdalduntzen”.
-Bizkaia izan daiteke, eta gure ustetan, zonalderik kaltetuenetarikoa, Nafarroarekin batera. Bilbok du eragin handia Bizkaian, beraz, Bilboko egoera aztertuko dugu. Testuetan irakurri dugunez, eta gu Bilbora joatean honela antzeman baitugu, euskaldunen kopurua izugarri hazi da, baina euskararen erabilera kalean, Iruñekoa baino baxuagoa da.
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
-Araba, gure ustez, oso egoera txarrean dago gaur egun. Datuek euskaldunen kopuruak gora egin duela esaten duten arren, eta zonalde batzuk euskalduntzen ari direla, guk ez dugu horrela ikusten, ikuskera txarra dugu euskarak oso presentzia gutxi duelako, eta etorkizunera begira, egun, zaila ikusten dugu hobekuntza bat gerta dadin, aldaketa handi bat gertatzen ez bada. Gure ustez, Gipuzkoarekin muga egiten duten herriek izan dezakete euskara maila altuago bat, eta hemendik gara daiteke euskara.
-Iparraldean dagoen egoera kritikoa da, itxuraz euskal kulturaren gauzak ikusten baditugu ere, euskara gutxi entzuten da, mugan besterik ez. Honen arrazoiak, gure iritziz, Frantziar estatuaren zentralismoa izan daiteke, honek, frantsesa ez den beste hizkuntzarik ez baitu onartzen. Frantziako instituzioek, asimilazioa defendatzen dute, hau da, kultura minorizatuek kultura hegemonikoa asimilatu behar dute, eta haienagatik ordezkatu.
d. GAZTEAK ETA EUSKARA
Lehenago ere zenbaitetan komentatu dugun lez, gazteen kasua oso gai errepikatua izan da elkarrizketatuen artean, eta gu ados egon gara hauek esan dituzten gauza gehienekin. Guk diogu, orain arteko generazioek asko egin dutela euskararengatik, hezkuntza sustatuz, arlo politikoan sartuz, kultura euskalduna sustatuz … eta orain gure txanda dela uste dugu. Gu baikara lan munduan sartuko garenak, gu izango garelako etorkizuneko politiko, artista, irakasle, langile eta gurasoak, beraz, guk borrokatu behar dugu orain nahi dugun munduarengatik, eta testuetan honekin ados gaude esaten denean egun ez dela hori betetzen.
Baina gaur egun, gure hiriburuetan gutxienez, ez dugu honetarako aukera dagoenik ikusten. Gazte askok dakite euskaraz hitz egiten, gurasoen garaikoek baina askoz gehiagok, baina paradoxikoki dezente gutxiago entzuten da euskara kalean.
Honen arrazoia, uste dugu, garai ezberdinen egoera eta kontzientzia dela, hau da, gure gurasoek debekatua izan zutela euskarazko ikasketa, eta ez hau soilik, euskarak izugarrizko errepresioa jasan zuela garai horietan. Beraz, haiek asko borrokatu behar izan zuten guk euskal heziketa bat lor
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
genezan, ikastolak sortzeko, euskaltegiak lortzeko, eta kasu askotan ere, haiek euskara ikasteko.
Gu ordea, oso mundu erosoan jaio gara, aukera guztiekin, euskara ikasteko aukerarekin, euskaraz libre hitz egiteko aukerarekin, eta ondorioz ez diogu baliorik ematen gure gurasoek egun duguna lortzeko hainbeste borrokatu behar izan zutenari. Gainera, gure ingurunea erabat erdalduna da, eta alderdi honetan oso borondate gutxi dugu gazteok, ez baikara gai gure gogoak nahiz nahi edo desirak orokortua dagoenaren gainetik jartzeko.
Honek beste galdera batera eraman gaitu : ziur al gaude euskara gure bizitzan nahi izateaz?
Teorikoki bai, gazteok manifestazioetara joaten baikara, hori aldarrikatzen baitugu, kamisetetan ikurrak jartzen ditugulako … baina ikur horiek janzten dituzten gazte berak dira askotan, euren artean gazteleraz hitz egiten dutenak, askotan euskararen erabileraren alde egiten dituzten manifestazio horietan beretan.
Gure taldean, ez dugu uste hau gazteen errua denik bakarrik, gure iritziz, orokorrean gizarte guztiak egin beharko lukeen esfortzua da: eskolek euskara sozialki landu beharko lukete, arlo akademikoan erabiltzen baitugu soilik, ondorioz, gazteok lagunartean euskaraz aritzeko ohiturarik ez dugu hartzen. Gazteek, argi izan beharko lukete euskaraz bizi nahi izanez gero, haiek direla lehenengo pausu hori emateko aproposenak, ez baita inor etorriko eskura ematera, gazteria gara euskara aurrera eramateko egokienak.
Gurasoak eredutzat ditugu taldean. Haurra euskaraz eskolaratzeko erabakia hartzen badute, ulertu behar dute, ez dela soilik eskolaren lana izanen haurra euskaratzea, haiek saiatu beharko dira haurra ingurugiro euskaldun batea hezten, hau ohitura dadin, eta hizkuntza hobe ikas dezan.
Aisialdiko erakundeek, paper oso garrantzitsu bat jokatzen dute haurren heziketan, normalean, hauetara nahi dutelako joaten direlako, eta honek izugarrizko indarra dauka. Gustura eta nahi duzulako zauden toki batean euskara sartzen badizute, honekin erlazionatuko duzu, eta ez soilik
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
eskolarekin, haur askok egiten duten bezala, eta errazago barneratuko du hizkuntza. Kike Amonarrizek dioen moduan, eskolaz kanpoko ekintza hauetan udalaren laguntza ezinbestekoa da: “haur eta gazteekin lotutako esparru egituratua, eta hor udalek erantzukizun handia dute, kasu askotan landu ez dena: alderdi askotan, eskola orduz kanpoko jardueren euskarazko eskaintza txikiegia da, eta horrek ez du aitzakiarik; haur eta gazteei zuzendutako ekintza guztiek, salbuespenak salbuespen, euskaraz behar dute, are gehiago etorkin berrien seme-alabak integratuko badira; hizkuntza motibazioa lantzeko leku egokia da.”
Beraz, etorkizun euskaldun bat nahi badugu, denok lan egin behar dugula uste dugu, gaur egungo gazteen egoera nahiko txarra baita.
e. DISKURTSO ALDAKETA ETA GIDARITZA
Euskara sustatzeko diskurtsoari dagokionez, garbi daukagu egoera hobetzeko honen aldaketa ezinbestekoa dela. Gaur egungo diskurtsoa ez dagokio bizi dugun egoerari, zaharkituta dago eta helburu berriak finkatu beharko genituzke.
Kike Amonarrizek dioen moduan, aldaketa hau oso garrantzitsua da eta helburuak maila pertsonal eta sozialago batean finkatu beharko lirateke, jada ez dugu erakutsi behar elebitasuna onuragarria denik, orokorrean, argi baitago hizkuntza aniztasuna ona dela.
Euskararen presentzia gure gizartean indartu behar dugu, euskara beharrezkoagoa eta gertuagoa bihurtuz. Arlo honetan, Itziar Idiazabalekin bat gatoz, askotan, euskara kaltetzen duten jokabideak hautatzen baititugu eta jokabide hauek gure hizkuntza ikusezin bihurtzen dute. Idiazabalek jarritako adibidea oso argia da: lagun talde batean euskaraz ez dakien pertsona bakar bat badago, gainontzekoak gazteleraz hitz egiten hasten dira. Honen aurrean, diskurtsoak euskaldunak gehiago sentsibilizatu beharko lituzke, hauen jarrera alda dadin. Gainera, jarrera hauek aldatuz, erdaldunak direnak ere sentsibilizatuko lirateke, euskara haien inguruan baliagarria dela argiago ikusiko luketelako.
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
Mezu berria ahalik eta sektore gehienetara helarazi behar dugu. Sektore hauetako bat erdaldunena izan beharko litzateke, haiengan ere eragina izan behar du. Izan ere, Euskal Herriko gune askotan erdaldunak gehiengoa dira eta haien babesa lortzen ez bada, oso zaila izango da aurrerapausoak ematea. Honetarako, euskaldunen ahalegin pertsonalak bultzatu behar ditugu, euskaldunek erdaldunak lagundu behar dituzte, euskara gutxi baldin badakite, hura erabil dezaten, edota euskaraz hitz egiten ez badakite, baina ulertzen badute, hura entzun dezaten.
Ildo honetan, diskurtsoak duen kutsu politikoa ezabatu beharko genukeela deritzogu. Azken urteotan, euskara bultzatzearen mezua abertzaletasunarekin lotu da esklusiboki eta honako hau aldatzea premiazkoa da. Euskararen alde eta abertzalea ez den jende asko dagoela kontuan hartu behar dugu eta jarrera politikoek euskararen sustapenetik
aldentzen dituzte. Euskarak diskurtso propio bat izan beharko luke, Jon Sarasuak dioen moduan, hizkuntza bat jakiteak ez bailuke lotuta egon beharko ideologia politiko konkretu bat edukitzearekin.
Diskurtsoaren gidaritzaren gaiari helduta, partekatua izan behar duela zinez uste dugu:
Alde batetik, Euskalgintzari botere gehiago eman beharko litzaioke, honengan aurki baitezakegu euskararen aldeko aktibismo modernoa, eta behar-beharrezkoak dira euskararen aldeko ekintzak eta aldarrikapenak.
Beste alde batetik, gobernuek ere ardura bereganatu beharko lukete, erakunde publikoei laguntzak eskainiz eta euskararekin lotuta dauden proiektuak antolatuz. Arlo honetan, hezkuntzari bereziki lagundu beharko litzaioke, bertan diskurtsoaren zabalkunde handia gauzatzen delako.
Hala ere, Iparraldean, planteamendu hau ezinezkoa izango litzateke. Frantziako gobernuak euskararen sustapenaren kontra baitago, ondorioz, gidaritza beste motatako erakunde batzuek hartu beharko lukete, mota guztietako erakunde euskaltzaleek, alegia.
Lurralde honetan, guztiz nahitaezkoa da aipatutako zentzu pertsonal eta sozialagoa ematea euskararen diskurtso berriari, askoz ere laguntza gutxiago lortuko baitu, historikoki gertatu izan den moduan, eta ez dirudi egoera asko aldatuko denik.
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
f. ARNASGUNEAK
Sarrera moduan, “arnasgunea” soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat dela aipatzekoa da. Horren bidez adierazi nahi da herri batean ( gune bat, ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela kale bizitzan, auzoan, familian, lagunartean eta baita lan munduan ere. Kontzeptu hau Mikel Zalbide euskaltzainak sorturiko kontzeptua dugu.
Bat gatoz elkarrizketatuak aurkezten duen metaforarekin, non esaten duen itzali aurreko txondorretik mila bider errazagoa dela sua piztea, aspaldi itzalitako enbor-ondotik baino. Baina, nahiko berandu den ustea dugu, izan ere, arestian esan bezala, kultura indartsuek (espainiarra eta frantziarra) beren helburua erdietsi dute, horrela, euskararen erabilera hiri handietan murriztuz eta zenbait herritan euskara bera errotik kenduz.
Gure iritziz, arnasguneak oso garrantzitsuak dira euskararen iraupen eta hedapenerako. Euskal Herri mailako arnasguneetan dugu euskara indartsuen, erabilien eta bizien. Gure aburuz, herri hauetan euskarak duen indarra, hiriburuetarantz “irradiatu” beharko genuke, horrela herri txikiak ahaztu gabe, eta aldi berean, hiri handiak euskaldunduz. Irakurritako artikuluetan Bilboko adibide bat agertzen da. Bertan, Bilbo euskaraz “kutsatzeko” Lekeitio eta Ondarroaren (arnasguneen) garrantzia azpimarratzen da. Uste dugu estrategia hau, Euskal Herri osoan baliagarria izango litzatekeela, eta ondorioz, lurralde honen esentzia berreskuratuko genukeela; euskaraz hitz egiten den lurraldearena.
Gure ustetan prozesu hau aurrera eramateko, kontu handia izan beharko genuke, bi arazo aurkez liezazkiguketelako: alde batetik, herriak hiria asko bultzatzen badu eta alderantziz, bien arteko desoreka sortu daiteke eta horrela, hauetako bat kaltetu. Bestetik, ghettoen sorrera eman liteke. Ez dugunez ez bata ez bestea gertatzerik nahi, oreka puntu bat bilatzea ezinbestekoa dela uste dugu, hau da, hiri eta herrien arteko laguntza elkarrekikoa izatea litzateke.
Laburbilduz, euskaren berreskurapenerako, elkarrizketatuek arnasguneek berebiziko garrantzia dutela erakutsi digute artikuluetan. Beraz, esango dugu, guk lehenengo pausoa eman beharko genukeela, euskaldunok, izan ere, euskaraz baitakigu, eta Joxean Artzek behin ederki esan zuen
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
moduan, “hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.
g. POLITIKA
Askotan izan dira lotuak euskara eta politika, partidu batzuek propaganda politikoa erabiltzeko erabili izan ohi dute euskara eta beste batzuek, ordea, baztertu izan dute, eta hortxe dago koxka. Lehendakariek edota lehendakaritzara aurkezteko partidu eta beraien buru askok ez dakite euskaraz egiten eta hori arazo larria iruditzen zaigu. Patxi Lopez edota Basagoiti ditugu adibide errazenak. Euskaraz ez dakien jendeak, herrialdean euskaraz hitz egiten dela nabaritu behar du, haientzako bultzada egokia baita euskara ikasten hasteko. Euskara, beraz, garrantzitsua da ere politika mailan.
Politikoek horretarako diskurtsoa eta propaganda on bat abiarazi beharko lukete eta horretaz mintzo da Martinez de Luna. Propagandek eta diskurtsoek euskaraz dakitenei eta abertzaleei bakarrik eragiten diela dio, orain arte balio izan duela bai, baina haientzako soilik, eta gainera, askotan euskara armatzat hartzen dute haien nahiak baliotzeko. Beraren ustez, beste era bat bilatu behar dugu orain arte ikasi ez duten guztiei euskara ikastera bultzatzeko eta ez bakarrik abertzale sentitzen diren guztioi.
Eta beste arazoetako bat, abertzale sentitzen diren euskaldunek euskaraz ez egitea da. Honako hauek esfortzu handia egin beharko lukete euskaraz egiteko, esaten duten bezain euskaldun sentitzen badira, eta gure herrialdeko hizkuntzak behar duen gorakada antzemateko.
Bestalde, jendeak Euskal Herritik kanpo, hizkuntza txiki eta ezezagun jotzen dute eta egia da, izan ere, euskara dugu gure herrialdean soilik hitz egin dezakegun hizkuntza, edo gutxienez komunikatu. Euskara gure herrialdean gehiago zabaltzearekin batera, herrialdetik kanpo pixkanaka hedatzea ez litzateke aukera txarra izango eta horretan jardun behar dute politikoek bai eta guk ere. Guri eskoletan frantsesa edota ingelesa irakasteko programak abiarazi dituzten bezala, pixkanaka euskara herrialdetik kanpo zabaltzea ideia ona iruditzen zaigu, hiztun kanpotarrak lor ditzagun eta hemengoei gure hizkuntza ikastera bultza diezaiegun.
EUSKARAREN HAUSPO BERRIA
3. ONDORIOA
Ikusitakoarekin, euskararen egoera ona dela baiezta dezakegu azken 50 urteetan aurreko belaunaldiek ezarritako sistemari esker. Orain belaunaldi aldaketa dator, eta Euskal Herriko gazteoi dagokigu hasitako prozesuari jarraipena ematea. Hizkuntzaren mantentzea gure esku dago. Hori baita euskararen misterioa, bere iraupena eta ez bere sorrera, ez da erraza izango, baina lortuko dugulakoaren ustea dugu.
4. BIBLIOGRAFIA
www.wikipedia.org
www.euskara.euskadi.net
www.berria.eus
www.javierortiz.net
www.blogak.com/garaigoikoa
IPUINA:
ZEZILIO BARRASKILO
NARRATZAILEA: Bazen behin, Orgi basoko zonalde txiki batean, non
animaliek elkarren artean lagutzen ziren baso garbi eta polita egoteko. Baina
Zezilio barraskiloa oso motela zen lanak egiterako ord
ZEZILIO BARRASKILO: - Joooooe... Ze mantsoa naizen, nire etxea oso pisutsua
da era ezin dut besteen erritmoa jarraitu... hobeto etxean geratuko naiz ezer
egin gabe.
NARRATZAILEA: Orduan,
azeria, basoko erregea zela, barraskiloaren bila joan zen, bere alferkeriaz
nazkatua zegoelarik.
AZERIA: - Kokoteraino nago zure alferkeriaz, ez baduzu ezer egiten jan egingo
zaitut.
NARRATZAILEA: -Hori
entzunda, Zezilio barraskiloa triste-triste errekara negar egitera joan zen.
Errekan zegoelarik, Pamela Igela agertu zen eta Zezilio barraskiloari esan
zion:
PAMELA IGELA: - Zer duzu Zezilio?
ZEZILIO BARRASKILO: -Oso motela naiz eta ezin ditut basoko zereginak
egin... eta ez baditut egiten azeriak jango nau... ez dut ezer egiterik.
PAMELA IGELA: -Lasai! Nik lagunduji zaitut! Igo zaitez nire
gainean eta bion artean egingo ditugu lanak.
NARRATZAILEA: - Modu honetan, Pamela Igela eta Zezilio
barraskiloak batera lan egin zuten. Azeriak bikote lana ikusirik zera esan
zuen:
AZERIA: Alajaina! Ze nolako abiadura eta zeinen polita gelditu da basoa! Gaur
arratsaldean proposatuko dut basoko animali guztiek binaka lan egitea, eta
horrela beti basoa polita eta garbia egongo da.
NEKEA
Aztergai dugun testua “Nekea”, Argia aldizkarian
argitaratutako iritzi testua da. Argia aldizkaria, astekari bat da, artikulu informatiboak,
iritzi artikuluak, erreportaiak..euskeraz eta euskal kultura gai gisa dutenak.
Idazlea, Ander Lipus dugu. Tipo euskalduna da, Argiako zutabegilea eta baita antzerkilaria
ere. Testu personal baten aurrean gaude, hau da, modalizatua (usteldu). Kontextuari dagokionez, esan dezakegu idazleak
Argia aldizkarian despedida bat egiten ari duela.
Lehenengo pertsona erabiltzen du. Alde batetik,
lehenengo pertsona singularra, pertsona normal gisa, antzerkilari eta
zutabegile gisa (Badakit, nuen, galdu dut, nabil..). Bestalde, lehenengo
pertsona plurala erabiltzen du, gizarteari eta antzerkilariei erreferentzia
eginez (guztiok, genuenetik, gure,gara..).
Aurrekoarekin jarraituz, hartzaileak, Argiako
irakurleak(zuri, guztiok) eta euskal
gizarteko kide kezkatuak dira. Baita, aldin batean PNVri erreferentzia egiten
dio ere ( Mesedez, ez hitz eegin, espiritualtasunaz, zuen Jaungoikoa aspaldi
usteldu zen.) Azkenik, gizarteko kide heldu konprometituei erreferentzia egiten
die (Euskadin Rock&Rolak ez du inoiz dirurik emanen.).
Erregistroari dagokionez, erregistro kolokiala
erabiltze du ( herri honek armagintzan zenbat ditu mugitzen duen kontuak atera
behar!). Azpimarratzekoa da nahiz eta idatzizko artikuluak izan, ahozkotasuneko
hitz asko erabiltzen dituela ( Badakit!, kantu baten letra, aditzik gabeko
perpaus asko, bost axola..).
1. luzeena da eta bertan politikari kritika eta
horrek ekarritako krisialdia kritikatzen du. 2. Paragrafoan oztoporik bakarrik
ez daudela aipatzen du. 3.paragrafoan, emanaldiak egiteko zailtasunei buruz
aritzen da eta 4. Paragrafoan sentimenduak azaltzen ditu, hala nola, etsipena
eta nekea.
Amaitzeko, bi zuzenketa egiteko daude, alde batetik,
2.paragrafoan “Espainian erailtzen duten modelo berdinak erabiltzen dituzte”
jarri ordez, “dituzte” aditza jarri beharko lirateke. Beste aldetik,
3.paragrafoan, ahozkotasuna erabiltzen du: “antzoki bakoitzak presupuesto
batekin lan egiten du” eta azkeneko hitza “duela”aditzarekin aldatuko genuke.
DESKRIBAPENA
Lina, nire amatxi oso pertsona berezia da.
Txikitatik nirekin egon den emakumea da eta horregatik oso garrantzitsua izan
da.
Lehenengo begirada batekin ez zenuke sekula
beregan ezer erreparatuko, baina zin dagizut ezagutzen duzunean, pertsona
garrantzitsu bilakatuko dela zure bizitzan.
Itxura aldetik, nahiko emakume normal bezala defini genezake: garaiera aldetik
nahiko altura baxukoa da. Ilea oso iluna du, eta begiak urdin eta grisaren arteko kolore
ederra du. Aurpegi polita daukala diote batzuk, azal zuria eta leuna du,nahiz
eta adinarekin zenbait zimur atera ditu.
Kolore apaletako jantziak erabili ohi ditu
hala nola,beltza,urdin iluna, grisa, eta askotan berdea, beti ere ez oso deigarriak
baina momento bakoitzarekin egokituz.
Baina benetan azpimarratu behar diren gauzak haren izaeran ditu.
Hasteko, oso azkarra dela esango nuke, beti
izan ditu konponbideak edozein arazorentzako. Gainera, bere ideiak defendatzeko
orduan oso tinko eta gogor defendatzen ditu, baina besteen ideiak eta pentsamenduak
errespetatzen ditu beti ere. Nahiz eta berarekin hitz egin daitekeen, bere
gauza pertsonalak oso barnean eramaten ditu.
Baita oso pertsona alaia da ere. Edozeini irribarre bat ateratzeko prest
dago beti. Badaki momentu orotan behar den bezala
konportatzen, modu horretan, oso pertsona ongi hezitua da.
Bere ondoko pertsona gaizki dagoenean beti behar
den bezala jokatzen daki eta laguntza ematen dio. Ez ditu pertsona zanponak
onartzen, besteak izorratzen edo besteetaz trufatzen direnak.
Ikastola bateko irakasle izan da urte askoz eta urte gehienak umeekin eman
ditu.Pazientzia handiko pertsona da, beraz badaki modu egokian umeekin egoten.
Umeei ongi irakastea gustoko du, eta gauzak behar diren bezala egin arte tinko
jarraitzen du haien gainean. Gainera, irakasle berriei bere esperientziarekin
laguntzen die, horregatik oso pertsona maitatua da bere lanbidean. Etxean 6 ume
hezi izan ditu bere senargaiarekin batera. Horregatik gustokoa du familia
artean egotea.
Nahiko pertsona ospestsua da, bere inguruan.
Ikastolen alde asko egin duelako. Dena den, oso umila da aspektu horretan. Bere
merituak onartzen ditu.
Honekin guztiarekin, ezagutzeak pena merezi duen pertsona dela esan nahi dut.
MIN ARINGARRIA
Eneko Bidegainek “Berria” aldizkarian argitaraturiko zutabeaz arituko gara gaurkoan, honi buruzko zenbait aspektutan murgilduz.
MIN ARINGARRIA
Eneko Bidegainek “Berria” aldizkarian argitaraturiko zutabeaz arituko gara gaurkoan, honi buruzko zenbait aspektutan murgilduz.
Igorleari dagokionez,
artikuluaren egilea Eneko Bidegain da, eta argudio testu bat argitaratu du. Testuaren
gehiengoa hirugarren pertsonan dago baina
objetibotasuna islatzen saiatzen
da, batez ere testuaren hasieran eta bukaeran. Baita lehenengo pertsona plurala
ere erabiltzen du (gu, daukagu, dugu). Hartzaileari erreferentza egiten dio
euskaldun gisa, euskaldun bati euskaraz zuzendua dagoelako.
Beraz, hartzailea
euskaldun heldu eta “Berria”ko irakurlea da, gainera zenbait jakintza izan
beharko lituzke gaiari buruz. Modalizazioari dagokionez, lexikoan aurkitzen
dugu gehiena: “kolonizazioa” laugarren paragrafoan eta “konplize” paragrafo
berberean eta, “suntsitu”, “kutsatu” eta “birus” bosgarren paragrafoan. Zenbait
galdera erretoriko aurki ditzakegu hartzailearen arreta lortu nahian.
Erregistroari buruz orokorra
dela esan dezakegu eta modu estandarra erabiltzen du edozeinek uler dezan. Erregistroa
idatzizkoa da baino ahozkotasuna nabaria da (“bai”).
Koherentziari
dagokionez, zortzi paragrafoz osatua dago testua. Hasiera edo sarrera,
lehenengo bi paragrafoetan agertzen da. gorputza, hurrengo lauretan; eta ondorioa,
azkeneko bietan agertzen da. Sarreran,
beraz, Iparraldeko euskararen egoerari buruz aritzen da. Hurrengo
paragrafoetan, hasieran Frantziari buruz hitz egiten du, eta bukaeran, euskara
gaizki dagoela aipatzen du eta batez ere, euskaldunak kritikatu egiten ditu.
Amaieran, diagnostiko baten beharraz aritzen da. Testu hau zuzena dela esan
beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario